Turisten itsasontzien porturatzea blokeatu dute hainbat orduz Venezian

Share on FacebookTweet about this on TwitterShare on Google+Email this to someonePrint this page

2016ko irailaren 28a Sara Arruabarrena Azkarate

Egunero milaka turista eramaten dituzten itsasontziak ingurumenean eta hirian eragiten ari diren kalteez kezkatuta, #NoGrandiNavi lemapean festa eta aldarrikapena uztartu dituzte joan den asteburuan Venezian, gurutzaontzien porturatzea debekatzeko eskatuz. Itsasoz, 30.000 turista iristen dira egunero goi-denboraldian Veneziara, The Guardianek jaso duenez.

“Ez dugu gauez hutsik egongo den turisten hiririk nahi; arnasa hartzea posible den hiria nahi dugu”, azaldu du ekintza antolatu duen Generation 90 mugimenduak. “Hiri errealean biziko garen azken belaunaldia izango gara agian, non etxebizitza eta lana bilatzea edo eguneroko bizitza kalean egitea gauza normala izango den”, gaineratu dute.

Abuztuan “Turistak kanpora! Hiria suntsitzen ari zarete” lemadun kartelak zintzilikatu zituzten Venezian. Nazio Batuen Erakundeak urte hasieran ohartarazi zuen 2017rako Veneziak gurutzaontzien porturatzea debekatzen ez bazuen, kultura ondare diren baina desagertzeko bidean dauden hirien zerrendan izango dela.

argia

Añadir Comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *