Parte Zaharreko betiko tabernak ostalaritza talde handiak metatzen ari dira

Inaxio Esnaola 2019/12/05

Turismoaren gorakadarekin auzoko pintxo taberna asko egokitu eta berritu dira. Izena mantendu arren, eraldatu orduko ahaztu dute izana

Ostalaritza talde handi zein ertainak Parte Zaharreko betiko tabernak eskuratzen ari dira, pixkanaka. Auzoko taberna esanguratsuenen jabeak lau talde dira. Familia negozioak, berriz, gero eta gutxiago dira.

Jabeen erretiroek, errelebo faltak eta alokairuen gehiegizko igoerak betiko tabernen etorkizuna kolokan jarri dute. Horri gehitu behar zaio inbertsore talde handiek erretiroaren atarian dauden jabeei egiten dizkieten diru-eskaintza erakargarriak.

IRUTXULOKO HITZAk Parte Zaharreko ostalaritzaren egungo egoera aztertu du. Donostiako Udalak, Parte Zaharrean Bizi auzo elkarteak, bi auzotarrek, Tibur Eskisabel ostalari ohiak eta Gipuzkoako Ostalarien Elkarteak parte hartu dute erreportajean. Ostiraleko astekarian osorik irakurri ahal izango da.

Añadir un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada.