HIRIAK SALGAI. IRUÑEKO ALDE ZAHARREAN BIZI

Leire Zabaltza Aleman

Txostenerako gai honek nire kezka eta azken bi urteotako ibilbidea du abiaburu. Aipa dezadan Iruñeko Alde Zaharreko bizilagun izaki, gure auzoa azken urteotan txarrerako jasaten ari zen aldaketaz jabetzen hasia nintzela: tabernak nonahi, bai zaharrak eta baita berriak ere; Alde Zaharra “beti jai” gune bilakatzen ari zen; besta zen asteroko bazka; oihuak, zikinkeria, bizilagunendako begirunerik ez.

Gure betiko eta gureak ziren enparantzak tabernen terraza bilakaturik, aulkiek eta mahaiek harrapatzen zuten tokia. Egia esan, handik pasatzeko doi-doi ibiltzen ginen eta auzoko umeak jostaketan ezin aritu ziren. Denda mota berriak sortzen ari ziren eta auzoko betikoak desagertzen. Eta turistifikazioa hozkaka zetorren.

Horren guztiaren aurrean udala entzungor egiten ari zen, nahiz eta esan behar den ez zirela haiek arazo haren sortzaile, lehenagoko legealdiko agintariak eta arauak baizik. Eta zinez garrantzitsua da ulertzea zer gertatzen ari den egoki jokatzeko. Hori da Daniel Innerarity filosofoak dioena (bide batez esan dezadan Geroa Bai talde politikoaren aholkularia dela). Bada, nik ere antzeko zerbait pentsaturik, hiritar parte-hartzailea izan nahi nuen heinean, Alde Zaharrean jada sorturik zen Alde Zaharrean Bizi taldean sartzea erabaki nuen berari buruz entzundakoa gogoko nuelako baita bere jarduna ere. Gainera, hainbat ezagun nuen taldean.

Eta orain, arestian esandako guztiak berdin jarraitzen duela esaten badut, ez naiz egia esaten ari, orain amiñi bat makurrago baitago, joan den urtarrilaren 10ean Iruñeko osoko bilkuran Unzu etxea zen tokian 277 plazako hostel edo ostatu bat eraikitzea baimendu baitute, lehenago zegoen hirigintzako araudian zuzenketa bat sarturik eta horren alde bozkaturik. Horrela bada, ibilbide hau hartuko dut gaitako eta Alde Zaharrean Bizi taldea izanen da bidaide.

KLIKATU HEMEN TXOSTEN OSOA IRAKURTZEKO

Añadir un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada.