Gentrifikazioa, Bilboko alde zaharrera heltzen ari den mehatxua

Share on FacebookTweet about this on TwitterShare on Google+Email this to someonePrint this page

Lukas Barandiaran San Roman 2017ko apirilaren 10a

Inbertsio taldeak Bilboko alde zaharreko pisuak erosteko iragarkiak jartzen hasi dira. Egun, Bilboko Udalak alokairu turistikora bideratutako 179 etxe ditu erregistratuta, baina astean dozena bat kontsulta jasotzen ditu horri buruz.

Deia egunkariaren arabera, duela bi aste inbertsio taldeek iragarkiak jarri zituzten Zazpi Kaleko fatxadetan pisuak erosteko. 100.000 euro eskaintzen dituzte “eskura”, pisuak erosi eta turistentzako pisu bilakatzeko.

Bilbok bere izaera galdu eta alde zaharrak biztanle baina turista gehiago edukitzeari buruzko kezkaren gainean eztabaidatu zuten Bilboko Udalean. EH Bildu taldeak alde zaharraren gentrifikazioaren ikerketa bat egiteko eskatu zuen udalbatzan. Udalberri eta Goazen Bilbaok ere kezka hori partekatu zuten, eta ikerketa egitearen alde agertu ziren.

Asier Abaunza Hiri Planifikazioaren zinegotziak azaldu du gentrifikazio prozesuetan erosahalmen handiagoa duten pertsonek auzoko jendea kanporatzen dutela. Abaunzak esan du hori ez dela ari Bilbon ematen, baina aldi berean esan du Bilboko alde zaharreko errenta maila igo egin dela.

Zinegotziaren arabera, erosahalmen horren igoera «gaztetze» prozesu batekin doa lotuta. Esan du alde zaharrak pentsioetatik bizi diren biztanleria heldua zuela, baina erosahalmen altuko gazte langileak iritsi direla auzora, eta horrek igo duela errenta-maila.

argia

Añadir Comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *