PRENTSA-OHARRA: «VERMUTEANDO» kanpaina salatzeko

Share on FacebookTweet about this on TwitterShare on Google+Email this to someonePrint this page

«Convivir en lo viejo-Alde Zaharrean Bizi» auzo elkarteak gogor salatu nahi du Nafarroako Gobernuko Turismo Departamentuak eta Iruñeko Udalak funts publikoekin parte hartu izana «Vermuteando» izeneko kanpaina batean, Nafarroako Ostalaritza eta Turismo Elkarteak eta Martinik sustatutakoa. Ez da lehen aldia, baina azkena izatea espero dugu. 

Egunotan, Iruñeko zenbait tabernatan izan da ekitaldi hori, eta dagokion publizitate zabalkundea izan du. Kolektibo honek argi utzi nahi du ekimen pribatuak bere negozioekin nahi duena egin dezakeela, betiere horiek definitzen dituen araudiarekin bat badatoz. Haatik, elkarte honek ezin du ulertu, eta honen bidez salatu nahi du, funts publikoak erabiltzea “kultur ekitaldi” itxurako kanpaina bat laguntzeko, Nafarroako Ostalaritza Elkarteak babestutako vermu-marka ezagun baten alkoholdun kanpaina susmagarria besterik ez dena. 

Elkarte honek salatzen du erakunde publiko horien moral bikoitza, eta gertaera disfuntzional hori ekitaldi kultural gisa baliatzea eta balioestea. Adibide gisa, Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuak (ISPLN) joan den ekainaren 26an «Normala edatea gehiegi izan daiteke, zure mugak ezagutzen dituzu?» kanpainaren edizio berria abiarazi zuen, alkoholaren kontsumoari buruzko hausnarketa gizartean sustatzeko asmotan, kontsumo horrek dakarren arriskuaren pertzepzioari eta substantzia horrekiko tolerantzia sozialari buruzkoa, alegia. 

Gainera, Nafarroako gazteen alkohol-kontsumoari buruzko datu guztiz kezkagarriak eman zituen institutu horrek. 2017ko Osasun Inkestaren arabera, Nafarroa Espainiako alkohol-kontsumitzaileen batez bestekoaren gainetik dago. Eguneroko alkohol-kontsumoan laugarren erkidegoa da (% 18,2), eta lehen erkidegoa alkoholaren eguneroko eta asteko kontsumoaren baturari dagokionez (% 47,1). Inkesta horren arabera, Nafarroako gazteak dira alkohol gehien edaten dutenak, beste erkidegoetakoekin alderatuta. 

Gure hiriko Alde Zaharreko kaleetan, jolas- eta jai-ekitaldi gehienek bat egiten duten lekuan, alkohol-tasa handiak izaten dira biztanleen artean, finkoak zein txandakakoak. Bi administraziok horrelako ekitaldietan parte hartzea salagarria izateaz gain, alkohol-kontsumoaren inpaktuarekiko kalteberenak diren biztanleekiko sentsibilitate-falta nabarmena erakustea da. Gure kulturaren ustezko idiosinkrasian oinarrituz eta harreman soziala sortzen duen kontsumoaren sozializazio adeitsuak bermaturik, ekitaldi hori babestea moral bikoitza agerian jartzea da batez ere; gainera, erraz aurreikus daitekeen osasun-izurrite bat modu traketsean laguntzea ere bada, funts publikoekin ordaindu beharko dugun izurritea. 

Añadir Comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *