Gogoa sumintzeko egunak (AUDIOA)

Share on FacebookTweet about this on TwitterShare on Google+Email this to someonePrint this page

Aitor Etxarte 2019-01-14

Bat. Iruñeko aurrekontuen kudeaketaren porrotak agerian utzi du arduradunen gaitasun falta.
Bi. Iruñeko alde zaharrerako hartu diren erabakiak muturreko merkantilizazioaren bidea libre uzten dute.
Hiru. Bortizkeriak eta setio egoerak, enegarren aldiz, erakutsiko du auzokideak hirugarren mailako hiritarrak garela.
Lau. Sortu diren eztabaidetan egin diren diskurtsoen maila kezkagarria da. Argudio askotan alde eta kontra zirenek bat egin dute.
Efemeridea. Bihar ehun urte Berlinen atxilotuak ziren Rosa Luxenburgo eta Karl Liebknecht modu ankerrean erail zituzten. Pabst kapitainak eta Runge soldaduak hiltzaile zuzenak izan ziren. Friedrich Eberten gobernu sozialdemokratak krimena babestu zuen. Ez ziren heriotza bakarrak izan. Ondorengo errepresioa izugarria izan zen. Prentsak luze eta zabal esan zuen “herriak lintxatu” eta “ihes tentaldia” izan zirela. Gobernuak panfletoak zabaldu ziren esanez: “Langile, hiritarra! Salba ezazu aberria, etsaia barruan da! Erail liderrak eta orduan bakea, lana eta ogia edukiko duzu! Nazismoa atarian zen.

Slavoj Zizek idatzi du benetako garaipena arerioak zure hizkuntza erabiltzen duenean gauzatzen dela. Zer egin, besteak beste, hutsaltasun ideologiko larria emendatzeko?

Añadir Comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *