Aldezaharrean Bizi Udalbatzaren Osoko Bilkuran/Convivir en lo Viejo en el Pleno del Ayuntamiento

Share on FacebookTweet about this on TwitterShare on Google+Email this to someonePrint this page

Alde Zaharra: bizitzeko eta elkarrekin bizitzeko auzo egoki baten alde

Badira bi urte baino gehiago Alde Zaharreko bizilagunok erabaki genuela gogoeta- eta esku-hartze talde bihurtzea gure auzoko kale askotako degradazio jasanezinaren aurrean. Gure hasierako adierazpenean, ehunka pertsonaren aldetik atxikimendua jaso zuen adierazpen hartan, hauxe genioen: “Gehiegizko taberna kopurua eta gau-zaratak gure osasun pertsonala kaltetzen ari dira, baina baita Alde Zaharraren osasun publiko eta soziala ere. Zarata, gaueko eragozpenak, ordu txikiak arte jende pilo bat kaleetan ibiltzea, zabor-pilaketa eta gauzak hondatzea kalte sozial eta pertsonal larriak sortzen ari dira tabernez jositako kaleetan. Uste dugu dinamika honek bertan behera gelditu behar duela, eta Udalak, hiritarron osasun publikoko arduradun gisa, aurre egin behar diola. Ehunka pertsona zahar bizi dira kale hauetan, osasun-patologia larriekin, lehenbailehen geldiarazi behar den fenomeno honek eragindakoak. Neska-mutikoak eta gazteak ere bizi dira bertan, eta elkarrekin bizitzeko eta ikasteko balioko duen espazioa eraiki behar dugu haiekin batera. Dinamika horrek hori guztia galarazten du. Halaber, uste dugu Alde Zaharreko garapen- eta dinamizazio- ereduak berrikusi egin behar direla, eta tabernak eta kafetegiak neurririk gabe irekitzeari utzi. Auzoaren oraina eta geroa jokoan daude, eta ezin da inondik inora onartu poliki-poliki gure auzoa ostalaritzaren eta aisialdirako zonalde huts bihurtzea”.

2015eko urtarrilaren 16an, Udalaren Osoko Bilkurak mozio bat onartu zuenean, UPNren aurkako botoekin, itxaropentsu egoteko moduko aldia zabaldu zen. Mozio hura Geroa Baik PSNk, Bilduk eta ez adskribatutako Aralarko, PPko eta IEko zinegotziek aurkeztu zuten, eta bertan udal gobernu taldeari eskatzen zioten irmoki “Indarrean zeuden lizentziak ikuskatzeko eta ostalaritza-negozio guztiek araudia betetzea bermatzeko”. Eta itxaropen-sentimendu hura indartu egin zen udal gobernuko talde berriak iragarri zuenean taberna gehiago irekitzeko luzamendua ezarriko zuela, eta PEPRI aldatzeko prozesua abiatuko zuela. Fase hori amaitu egin da, eta ALDE ZAHARREAN BIZIren balorazioa oso etsigarria da. Udalak gonbidatu gaituen foro guztietan parte hartu dugu era positiboaz, eta ezin konta ahala proposamenekin. Ez da, ordea, haietako bakar bat ere onartu, ezta inoren alegaziorik ere.

Bitartean, bekaizkeriaz ikusten dugu antzeko arazoak dituzten beste hiri batzuetan zer egiten ari diren arazoa konpontzeko, bertako Udalek diagnostiko sakonak egin dituztelako eta beren auzo historikoak bizitzeko egokiak izan daitezen neurriak proposatu dituztelako. Eremu askotatik egiten diren etengabeko ekarpenei buruzko gogoeta faltan igartzen dugu hemen, adibidez, hiri honetan irailaren 22an eta 23an egin ziren Arartekoen Koordinaziorako Jardunaldietan egindakoak, zarataren kontra babesteko hiritarrok dugun eskubidearen gaineko jarrera sendoa erakutsiz burutu zirenak.

Batasunaren Pribilegioa gogoratzeko ekitaldiak antolatzea ikusgarria eta egokia da, baina Iruñeak Hiriaren Itun berria behar du, bere auzoak, guztiak, orekatzen dituena, eta bizitzeko egoki egiten dituena, Alde Zaharraren asetasuna eta itolarria saihesteko esku hartzen duena. Eta modu irmoan eta azkar egin behar du, bertako bizilagunok interes ekonomiko eta dinamika kaltegarri horien menpe ez egoteko.

Guk egunez egun jarraituko dugu borrokan, beste batzuek suntsitu duten eta Udal honek berreraiki nahi ez duen orekaren alde.

 

Casco Viejo: por un barrio habitable, para vivir y convivir

Hace más de dos años que vecinos y vecinas del Casco Viejo decidimos convertirnos en un grupo de reflexión e intervención ante la degradación insoportable de cada vez más zonas del barrio. En nuestro manifiesto inicial, al que se adhirieron cientos de personas, decíamos que “La sobresaturación de bares y de ruidos nocturnos están perturbando nuestra salud personal, pero también la salud pública y social del Casco Viejo. El ruido, las molestias nocturnas, la aglomeración de gente hasta altas horas de la madrugada, la acumulación de basuras y los desperfectos están generando un grave daño social y personal en calles saturadas de bares. Creemos que esta dinámica debe cesar y ser abordada por el Ayuntamiento, como responsable de la salud pública de la ciudadanía. Cientos de personas mayores viven en estas calles con serias patologías de salud provocadas por este fenómeno que debe cesar de inmediato. Y también viven niños, niñas y jóvenes con quienes tenemos que construir un espacio de convivencia y aprendizaje. Esta dinámica lo está impidiendo. Asimismo creemos que el Casco Viejo requiere una revisión de los modelos de desarrollo y dinamización, más allá de la desmesurada apertura de bares y cafeterías. El presente y el futuro del barrio no pueden depender de su conversión progresiva en una zona exclusivamente hostelera y de ocio sin control.”

Se abrió un período de esperanza cuando el Pleno del Ayuntamiento aprobó el 16 de enero de 2015, con los votos en contra de UPN, una moción presentada por Geroa Bai, PSN, Bildu y Concejales no adscritos de Aralar, PP e IE, que instaba al equipo de gobierno a “Revisar las licencias vigentes y garantizar el cumplimiento de la normativa por parte de todos los establecimientos hosteleros”. Y este sentimiento de esperanza se reforzó con el anuncio por parte del nuevo equipo de gobierno municipal de una moratoria de apertura de nuevos locales y de un proceso de modificación del PEPRI. Esa fase ha terminado y la valoración de CONVIVIR EN LO VIEJO-ALDE ZAHARREAN BIZI es de profunda decepción. Hemos intervenido en todos los foros a los que se nos ha invitado desde el Ayuntamiento de manera positiva y con innumerables propuestas. No se ha aceptado ninguna iniciativa sugerida, ninguna alegación presentada.

Mientras tanto asistimos con envidia a procesos que están ocurriendo en otras ciudades con problemas similares, en las que sus Ayuntamientos han realizado diagnósticos en profundidad, proponiendo medidas para hacer más habitables sus barrios históricos. Echamos en falta reflexión sobre aportaciones constantes desde muchos ámbitos como, por ejemplo, las realizadas en las jornadas de coordinación de los Defensores y Defensoras del Pueblo, celebradas los días 22 y 23 de septiembre en nuestra ciudad, y que culminaron con una posición contundente sobre el derecho a la protección contra el ruido.

Organizar actos de recuerdo al Privilegio de la Unión es vistoso y conveniente, pero Iruña necesita un nuevo Pacto de Ciudad que equilibre sus barrios, todos, los haga habitables, y que intervenga para evitar la saturación y asfixia de su Casco Viejo. Y lo tiene que hacer actuando con decisión y prontitud para hacer posible que sus vecinos y vecinas no estén permanentemente atropellados por intereses económicos y dinámicas impositivas.

Nosotras y nosotros seguiremos día a día luchando por un equilibrio que otros han destrozado y que este Ayuntamiento no quiere reconstruir.

 

Añadir Comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *