Bizitzeko Alde Zaharra. UNZU-HOSTELaren proiektua ezagutzen duzu?

Share on FacebookTweet about this on TwitterShare on Google+Email this to someonePrint this page

Zertan datza?

277 ohe izanen dituen Makro hostel erraldoi bat da, Iruñeko hirigunean bertan kokatu nahi dutena, garaiko UNZU saltokia zegoen eraikinean, hain zuzen ere. Honez gain, luxuzko 10 apartamentu, kafetegia eta txilaut areto bat izanen zuen. Beraz, Iruña Park eta Tres Reyes hotelaren atzetik, Iruñeko hirugarren hotelik handiena izanen zen, eta gainezka dagoen gure auzoaren erdi-erdian kokatu nahi dute.

Bere dimentsioez jabetzeko: Bilboko aterperik handienak 142 ohe ditu (UNZU-k baino 135 plaza gutxiago) eta hiriko kanpoaldean dago kokatua. Bestetik, jakina da urritik Aste Santura bitarte, Iruñeko hostalak ia-ia hutsik daudela. Honek zer esan nahi du? Funtsean, existitzen ez den eskaria sortu beharko dela. Eta nola? Turismo erraza eta merkea eskainiz eta lanpostu prekarioak sortuz…

Zergatik UNZUren kontra?

Hasteko, auzoaren egoera oso kezkagarria da. 2006an UPN-k lizentziak eskuratzeko murrizpena altxatu zuenetik, ostalaritzaren “festa” hasi zen, inolako kontrolik gabe Alde Zaharrean tabernak nonahi irekiz. Harez geroztik, Auzoko biztanleria % 10,9 jaitsi da, hirikoak % 3,9 gora egin duen bitartean. Gero eta pisu turistiko gehiago egotea da, auzokoak ospa egitera bultzatzen dituen beste arrazoietako bat. Gure auzoa parke tematiko bihurtzen ari da eta bertan, besta eta zintzotasun falta nagusitzen ari dira, auzokideon elkarbizitzaren gainetik. Hirigunean bizi garela jakin badakigu eta disfrutatzeko tokia izatea begi onez hartzen dugu, baina argi dugu ere elkarbizitza eta aisiaren arteko oreka guztion artean bilatu behar dugula.

Aipatzekoa da ere, Alde Zaharrean alokairuen prezioa ikaragarri igotzen ari dela eta gazteendako eta talde ahulenendako etxebizitza bertan lortzea eskuraezin bihurtzen ari dela. Honek izugarri mugatzen ditu populazioa berritzeko aukerak. Izan ere, azken urtean Alde Zaharrak 5 urtetik beherako haurren % 10,1 (407-etatik 366-ra) galdu du, hirian soilik % 1,7 jaitsi delarik. Gauzak horrela, etxebizitza eskuragarri gehiago behar dira populazioaren jaitsiera gelditzeko eta auzoari bizia emateko.

Bistan da gai korapilatsua dela, horregatik afera honen inguruan informatzeko HITZALDIA eginen dugu abenduaren 10ean, 19:30etan, Kaldereria 11-ko aretoan. Bide batez animatzen zaituztegu ere, abenduaren 11n, 19:30tan Merkaderes kalean izango den UNZU-Hostel proiektuaren kontrako KONTZENTRAZIOAN parte hartzera.

Guztiondako auzoa nahi dugu!!!

#NoaUnzu
#UnzurikEz

Añadir Comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *