Beti Jai (AUDIOA)

Share on FacebookTweet about this on TwitterShare on Google+Email this to someonePrint this page

Aitor Etxarte 2019-06-17

 

Asteburuan, besteak beste jaiak izan ditugu. Ezkerreko sektore batek jaiaren alde militatzen du hirian, auzoan, kalean eta edonon. Hamarkadetako lana txosnak, bazkariak eta musika gobernatzen. Boladaren arabera borroka, euskara, edo orain feminismoa, helburu edo aitzaki.
Ezkerraren patua da imajinatzea bizitzarako plazera edo aukeratzeko askatasuna jokaera subertsiboak edo eta iraultzaileak direla. Ez da konturatu botereak ez dituela balore kontserbadoreak babesten, aldiz, errealitatea etengabe irauli nahi du pribilegioan jarraitzeko. Beraz, dominazioa sakontzeko praktika globala bultzatzen du lanean eta lanetik kanpo jendartearen bizitza menperatzeko.
Maiatzarekin hasi da askorentzat sanferminen ziklo infinitua. Ez tronpatu, postmodernitatearen marka da, ez askatasunarena.

Añadir Comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *